Hurrengo irailaren 21ean, sarea diseinatzeko prozesuari hasiera emango diogu.

Lankidetza Erakundeen aitorpena duzuenen artean, berrogeita hiru erakundek —blog honetan zaudetenak— esan duzue BAI parte-hartzeari, BAI elkarlanari eta BAI SAREARI. Eta eskertu nahi dugu jarrera eta gogo hori.

Arabako Gurutze Gorriak bere egoitza eskaini du lehenengo topaketa egiteko eta AZ Participación, Ortzadar eta Transportes PESA enpresak prest azaldu dira beste sare batzuetan haien esperientzia partekatzeko.

Prozesuan joango gara ikusten zer nolako sarea nahi dugun. Hala ere, oinarriak ezin hobeak dira proiektu polita lortzeko.

Bide ona izan dezagula.

arabako-gurutze-gorria