Ia beteta daukagu BAI Sarearen ESTRATEGIA lantzeko taldea.
Batzuek azkenean bigarren taldean parte hartuko duzue hurbiltasunagatik. Beste pertsona batek ezin izango du parte hartu 25ean baina bere ideiak helaraztea nahi du, irailaren 21ean Gasteizen izan genuen topaketan, egin genituen galderen inguruan.
ZEIN DA NAHI DUGUN SAREA?
- Zertarako Lankidetza Erakundeen sare bat?
- Zer da nahi ez duguna?
- 8 urte barru, nola ikusten dugu sare hau? Hori lortzeko, 4 urte barru non izan beharko ginateke? Zein izango da lehen urteko zeregina?
- Jardun eremua mugatuko dugu?
Horren ildotik, pentsatu dugu interesgarria izan daitekeela bigarren eta hirugarren taldean parte hartuko duzuenei aukera bera eskaintzea. Zure ideia guztiak ongietorriak izango dira.
Tailerra ondoren, laburpen bat igoko dugu, mundu guztiak prozesua jarraitu ahal izateko.
Mila esker!
Ya tenemos casi al completo el grupo para trabajar la ESTRATEGIA de BAI Sarea.
Como alguna persona os habéis cambiado al grupo 2 por cercanía y alguna otra no va a poder venir pero quería hacernos llegar sus ideas en relación a las preguntas que lanzábamos en el encuentro del 21 de septiembre en Vitoria-Gasteiz,
¿QUÉ RED QUEREMOS?
- ¿Para qué una Red de Entidades Colaboradoras?
- ¿Qué no queremos que sea nuestra Red?
- ¿Cómo vemos la Red dentro de 8 años? Para ello, ¿dónde tendríamos que estar dentro de 4 años? ¿Por dónde empezamos el primer año?
- ¿Delimitamos el ámbito de actuación?
Hemos pensado abrir la opción a todas las entidades que vais a participar en los grupos 2 y 3, para hacernos llegar vuestras ideas y propuestas en relación a la estrategia.
De igual forma, después del taller, subiremos un resumen para que podamos seguir participando.
¡Gracias!
Bururatu zait agian ondo etorriko zaigula irailaren 21an enpresekin solasaldian komentatu zena gogoratzea. Hona hemen nire oharrak:
Ortzadarreko Patricia Moleraren, Transportes Pesa enpresako Alex Nayaren eta AZ Participación enpresako Coral García de las Herasen eskarmentutik abiaturik izan genuen sare mota ezberdinei (formalak eta ez formalak) buruz solastatzeko egokiera, sare horien alde onak eta txarrak aztertzeko parada.
Solasaldiari hasiera emateko, sare bat zer den eta zer ez den aztertu genuen. Eta kontu garrantzitsuak planteatu ziren sare baten bizitzaren inguruan: Noiz har daiteke eratutzat? Nola gainditu krisialdiak? Noiz desagertu behar du?
Nolanahi ere den, denok bat etorri ziren Sarearen xedea adostea ezinbestekoa delako iritziarekin. Zertarako den argi edukitzea eta erabakitzea. Kasu honetan, ugari dira aukerak; laguntzeko, ezagutza trukatzeko, eraginkorragoak izateko, zerbitzu hobeak eskaintzeko, ekimenei eta proiektuei balio handiagoa emateko, ikasteko, eragin handiagoa izateko…
Helburuei dagokienez, xedeak eta eginkizunak bereizteko beharra izan zen hizpide. Hortaz, funtsezkoa da epe ertainerako eta luzerako estrategia diseinatzea.
Nire ustez oso garrantzitsua den gakoa mahai gaineratu zuten erakundeek; egunerokoan egiten dugunaren atal denean da garrantzitsua sare bat. Egiten dugun jarduerarekin edo eskaintzen dugun zerbitzuarekin zerikusia duenean. Jarduera nagusiari ebatsi dakiokeen denbora eskatzen duen esparruko kontua denean. Honenbestez, elkarteen helburuekin bat etorri behar du eratu beharreko sareak, “erakundearen DNAn txertatuta egon behar du”.
Taldeen helburuak ez baizik eta banakoen balizko helburuak ez lehenesteko zer egin behar den erabaki beharko da, beste kontu batzuen artean.
Era berean, ekarpenak eta emaitzak orekatzeko beharrizana planteatu zen; zer eskatzen didan sarean parte hartzeak (konpromisoa, denbora, ekarpenak…) eta zer jasotzen dudan ordainetan.
Bestalde, teknologia berrien betekizuna izan zen hizpide, lagungarriak diren ala ez, eta aurrez aurreko topaketak eta on line lana txandakatzeko komenigarritasuna aztertu zen.
Hasiera egokirako materiala, ezta?.