MATAZAK EKIMENA

 

Pasadan azaroaren 25 -ean Puntu Lila Zabaltzeaz gain HARITUZ elkartearen ekimenarekin  bat egin genuen. Astigarragako Elkartearen berri izan genuen eta pentsatu genuen parte hartze aktiboa eta kontzientea bideratzeko ekimen aproposa izan zitekeela.

 

Ekimen honen funtsa indarkeria sexistaren aurkako matazak , lazo kolektibo haundia lortzea indarkeria honen ondorioak ikusgarri egiteko. Jostearen inguruan erreflexio eta eztabaida guneak sortarazi eta sentsibilizazio sustatzea da helburu.

 

Sindikatuei proiektua azaldu genien eta oniritzia lortu ondoren, langile guztiei ezagutzera eman genien ekimena , bertan parte hartzera animatuz.

 

Intranetean eta ohar taula guztietan ipini genituen ekimenaren inguruko oharrak, gure inguruan zabaldu eta parte hartzera animatu genuen pertsona guztiei, aldizkako langileekin ditugun hartu emanetan ere honen berri eman genien, eta abar.

 

Azaroak 25- ean ordurarte egindako matazak ikusgarri jarri genituen gure instalazioko txoko desberdinetan.

Berdintasun arloan praktika onak

 

Gabon aurreko abenduko bi ostiraletan bilkurak egiten ditugu, enpresako langileekin elkar topaketa bilatuz eta gau egun ditugun proiektu eta helburuen berri hitzegiteko. Momentu oso aproposa izanez lasaitasunez martxan ditugun proiektuei buruz hitzegiteko, beste urteetan bezala , Berdintasun Planaren inguruan hitz egingo dugu eta ordurarte egindako matazak erakutsiko ditugu, gai honen inguruan erreflexioa lantzeko eta indarrak batzeko.

Ondoren HARITUZ Elkarteari emango dizkiogu egindako mataza guztiak, lazo kolektiboaren parte aktiboa izateko.

 

Intranetean eta Ohar tauletan ipinitako oharra:

 

 

 

 

 

INDARKERIA SEXISTAREN AURKAKO MATAZAK

 

AP1 eko langile baten eskutik jasotako ekimenarekin bat egin nahi dugu eta horretarako 2014-ean HARITUZ elkarteak bideratutako egitasmoan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

 

40 herri eta herrialde baino gehiagotako hainbat emakumek, zatiz zati, Matazak ekimena ehundu dute, 4 kilometro begizta kolektiboa egin arte. Helburua emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzea da; elkar entzuteko eta hitzegiteko espazioak sortzea da helburua, beti ere indarkeri sexistaren aurka.

 

Hasi gaitezen matazak josten eta begiztak ( 30 zm tako zabalera, luze nahi adina) ekiteari ekingo diogu. Azaroaren 25 an EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNEAN, egindako matazak begi bistan jarriko ditugu. Gabonak bitarte denok aukera izango dugu ekimenarekin jarraitzeko. Abenduak 17an jasoko ditugu eta Astigarragako HARITUZ Elkarteari emango dizkiogu egindako begiztak.

Parte hartzea ekimen honen oinarria da, benetako sentsibilizazioa eta hausnarketa sustatzeko.

 

Gogoko dezuten koloreak erabili, mezuak…elkarrekin bat eginez ekimen honetan eta mila esker aldez aurretik zuen ahaleginagatik.

 

 

GENERO IKUSPEGIA HITZARMENEAN

 

Hasi berria daukagun ekimen bat ere partekatu nahi genuen nahiz oraindik pauso batzuk eman ditugun eta oraindik “teknikoki” ez den praktika ona bezala hartu.

 

Orain arte kontziliazio Taldea daukagu Berdintasun Taldearen barruan kontziliazio neurri berriak aztertzen langileei eskaintzeko eta beti ere hitzarmenean isladatzeko. Urriaren 31- ean Emakundek antolatutako hitzaldi batetik (“soldaten eta pentsioetan dagoen genero arrakala aztertzen”) eratorritako idei bat jaso genuen, non hitzarmenetan genero ikuspegia barneratzeko ideia bereganatu genuen.

 

Taldean kontzeptu hau lantzea eta hitzarmenean azaltzea hartu dugu helburu eta lanean hasi gera 2019-ko urte hasieran izango dugun negoziazio prozesuan proposamena sendo eta garbi bat azaltzeko.  Adibide moduan eta gerora begira bidesariko zerbitzu motan aldaketak etorriko dira eta langileen birziklatzea beharrezkoa izango da, zerbitzu mota berriak eskaintzeko eta beste lan postuetara bidesariko langileak bideratzeko. Aldaketa hauek modu egokian egiteko  eta dauden zenbait lanpostu orain arte gizonezkoak burutu dituztela aintzat hartuaz, langile emakumeen lortutako egonkortasuna eta garapen egokia  bermatzeko neurriak ezarri ko ditugu.