BERRIA taldeak aurtengo azaroren 25ari begira, Emakumeen aurkarko indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, webgune batean jaso ditu 2003tik aurrerako hilketa matxista guztiak, propio landutako webgune berri batean .
Webgune berriak bi helburuekin landu dugu:
Batetik emakumeen aurkako indarkeria neurtu eta dimentsionatzeko tresna bat izan nahi du eta datu base bat eskaini nahi die indarkeria matxistaren aurkako borrokan ari diren eragile askotarikoei: mugimendu feministako kideei, kazetariei, hezitzaileei, ikertzaileei eta erakundeei.
Bestetik zenbakien atzean dagoen errealitatea kontatu nahi izan du, memoria historiko ariketa bat eginez , zauri bakoitzari izen bat jarri dio, bidean galdutako biziez ohartzeko, eta, bizi horiei balioa emateko.
Ekintza hau, Berdintasun planaren barruan, BERRIA taldeak duen konpromisoa lantzeko atalaren barruan kokatu dugu, hildako andre horiek ahanzturatik ateratzeko lan propio bat eta haien memoriari buruzko eztabaida sustatuz.
Hilketen datuak mapa batean erakusten ditu webguneak, eta kasu bakoitzaren xehetasunak jasotzen ditu, hildako emakume eta ume bakoitzaren fitxan, mapako puntu bakoitzean klik eginda. Kontsultak ere egin daitezke, urtearen, lurraldearen edota adinaren arabera iragazkiak jarriz.Datuak eta azterketa kuantitatiboaz gain, ahalegin handia egiten dugu sortzen duguna ahalik eta bizitza luzeena izateko, baita ere erabilgarritasuna, horrela, webguneak jasotzen ditu indarkeria matxistaren “gakoak”, dokumentazio atal bezela:
• Zer da indarkeria matxista BERRIArentzat
• Zer diote legeen indarkeria matxistari buruz
• Zer dago webgune honetan eta zer geratu da webgunetik kanpo
• Zergatik daude bereizita haurrei buruzko datuak
• Zer iturri erabili ditu webgune honek
• Zein egiteko dute hedabideek indarkeria matxistaren auzian
• Zein helburu du webgune honek
Webguneak Emakunderen babesa jaso du
https://www.berria.eus/bereziak/indarkeria-matxista/
BERRIA taldea, relacionado con el 25N, ha desarrollado una web especifica para recoger y documentar el desarrollo en los ultimos años de la violencia machista, así y desde un modo cuantitativo ha documentado todas las muertes machistas ocurridas desde e laño 2003.
Esta web se desarrolla dentro del compromiso como medio de comunicación que tiene BERRIA Taldea, recogido en el apartado de producto y compromiso del plan de igualdad.
Oso web ona elkarbanatuta langile eta lagun artean. Mila esker egindako lanagatik!