Praktika on honetan EDE Fundazioak eta Suspergintza Elkarteak EMAKTIVA PROGRAMAREKIN DUEN LANKIDETZA aurkezten da, gizarte-ahultasun eta/edo genero indarkeria egoeran dauden emakumeen enplegarritasun hobekuntzan lan egiteko.
Lankidetzaren xedea:
Gizarte-ahultasun eta/edo genero indarkeria egoeran dauden emakumeen enplegarritasuna hobetzen lagundu, autonomia ekonomikoa lortzeko bidean aurreratzeko helburuarekin, urteko kontratazio konpromisoen bidez proiektua bukatu arte eta programa propioan boluntariotza korporatiboaren ekintzak.
Emakumeak egoera honetan lan merkatuan sartzeko eta irauteko zailtasun handiagoak dituzte eta txirotasun eta gizarte-bazterketan arrisku handiagoa. Hori dela eta, Suspergintza Elkartetik eta EDE Fundaziotik Euskotreneko Giza Baliabideen Zuzendaritzari programa honen aurkezpena egiten zaio. Enpresatik lankidetza hau kontuan hartzen da eta bi lineatan lan egitea proposatzen da:
1. Kontratazio konpromisoak: linea honetan enpresako alde sozialarekin programan parte hartzen duten emakumeen kontratazioa adosten da, 2016tik programa bukatu arte, hau da, 2020. Helburua da gehienez enpresan urtean sortzen diren aldi bateko lanpostuen %5 betetzea.
2. Boluntariotza korporatiboa: Emaktiva programaren emakumeen taldeetan Euskotreneko kontratazio prozesuei buruzko hizketaldiak eskainiko dira eta nola sartu horietara (baldintzak, probak, etab.) eta programaren hedapenean laguntzen da enpresako komunikazio euskarrietan, lehen unean.
Aipatu beharreko proiektuaren zenbait une garrantzitsu:
- Harremana Euskotreneko Giza Baliabideetako Zuzendaritzatik Emaktiva programarekin.
- Urtero sortzen diren aldi bateko lanpostuen %10 betetzeko kontratazio konpromiso baten bidez laguntzeko erabakia. Alde Sozialarekin 2016an sinatuta eta 2020 programa bukatu arte.
- Profilen eta hautaketa prozedura zehaztu Euskotren-Emaktiva lankidetzarekin.
Emaktiva programako emakumeen lehen kontratazioak 2017an hasten dira.
Praktika honetan Zuzendaritza, Giza Baliabideetako eta hautaketako langile teknikoa, alde soziala, kontratatutako emakumeen arduraduna, kanpo komunikazioko arduraduna eta emakume partehartzaileei programaren instalazioetan enpresan bere esperientzia kontatzen duten langile emakumeak parte hartzen dute.
2016 eta 2018 artean guztira 13 emakume kontratatu dira enpresako honako lanpostuetan:
o 12 geltokiko agente
o 1 Administratiboa
Emaktiva programatik, eta Euskotreneko lehen apostu honi esker, bestelako enpresak eta enpresa taldeak programara gehitzen joan dira, bakoitza ekintza desberdinetan lan egiten.
Laburbilduz, kontratazio konpromisoak izan dezakeen beste edozein enpresa motari transferitu ahal zaion praktika bat da, lanpostu gutxiagorako eta lanpostu zehatzetarako izan arren.
Horrez gain, aipatu behar dugu lankidetza proiektu hau Euskalit-eko berdintasun kudeaketa bilatzailean praktika on bat bezala aukeratu dela.
https://www.euskalit.net/berdintasunbilatzailea/