Kaixo,
Daiteke Aholkularitza 17 laguneko empresa bat gara eta bi arloetan egiten dugu lan: enplegu arloan (formazioa, lan orientazioa, ekintzailetasuna, …) eta emakume eta gizonen arteko berdintasun arloan (berdintasun diagnostikoak eta planak, formazioa, mainstreaming prozesuak, hezkidetza programak, …).
Aurten, kontziliazio erantzunkideari behar duen garrantzia eman diogu eta nolabait empresa bezela ordutegien malgutasuna formalizatu dugu. Gaur egun ez dugu ordutegi presentzial bat betetzeko beharra, ordu batzuk zehaztu ditugu gure arteko bilerak izateko (presentzialak edota internet bidezkoak): 10etatik 13:30ak arte (gutxi gora behera), eta gainontzeko ordutegia norberak kudeatzen du hobeto datorkion ordutegian eta lekuan.
Malgutasun erantzunkidea esaten dugunean erantzunkidetasun hori hainbat esparru hartzen ditu bere gain eta ordutegi malgutasun honek arautzen dituen puntuak zehaztu ditugu:
- Erantzunkidea lan taldearekin: proiektuak aurrera ateratzeko gure artean koordinatu behar gara: lan saioetan behar diren teknikariak egoteko, beste lankideek egiten ari diren lana ezagutzeko, lan kargak banatzeko,… Horretarako gure arteko lan bilerak egiten ditugu eta momentuko beharren arabera adosten da bilera horiek presentzialak izan behar ote diren ala bideokonferentziak. Saiatzen gara astean behin gutxienez presentzialki biltzen.
- Erantzunkidea norberarekin: hau da norberaren ardura da laguntza eskatzea zerbaitekin blokeatzen danenan, epeetara iritsiko ez dala ikusten duenean,… Zerbait pertsonala daukagunean egun hori agendan blokeatzen dugu agendan besteek jakin ahal izateko egun horretan ez garela disponiblea egongo, …
- Erantzunkidea proiektuekin: bakoitzak proiektu ezberdinetan ardura ezberdinak hartzen ditu eta besteek jakin behar dugu nola dabilen. Horretarako enpresako Google Driven partekatzen dugu proiektuaren inguru sortzen dugun dokumentazioa. Askotan, fisikoki ez dugu koinziditzen baina Driven bidez lana egiten jarraitzen dugu.
- Erantzunkidea bezeroekin: bezeroak batzutan nahi du bere instalazioetan presentzialki egotea edota goizeko 8retanbere instalazioetan bilerarako bat izatea. Kasu horietan lehentasuna bezeroaren eskaeri ematen zaio. Horrek ere lankide batzuen kasuetan ordutegi malgutasunik ez izatea sortzen du eta momentu honetan horren inguruko lanketa egiten ari gara enpresan.
- Erantzunkidea legearekin: betetzen dugun lan ordutegia ezaguna eta adostuta egon behar du lankideekin eta enpresako gerentea ere ezagutu behar du, ezin dira ordu guztiak edo gehienak asteburuetan egin (bezeroak ala eskatzen ez badu behintzat) ezta gauez ere, oporrak norberak hartzen ditu nahi dituenean baina hartu baino aurretik berdintasun arloko koordinatzaileak edota gerenteak ezagutu behar ditu (norbait ordezkatu behar baldin bada,…) eta egun horiek onartu ondoren (normalean proposamen guztiak onartzen dira) gero norberak bere egutegian egun horiek blokeatzen ditu.
Azkenean, konfidantzan eta komunikazioan oinarritutako kudeaketa eredu bat da, ez dauka beste misteriorik 😉
Daiteke- Partekatzeko praktika