Autobuses La Guipuzcoanatik, lanean ari garen ekimenaren berri eman nahi dizuegu.
2018 urte amaierako batzarrean, 2019 urteko egitasmoen baitan, gidarien sektorean, emakumezkoen presentzia handitzeko nahia berretsi genuen. Gure erronka gidarien sektorean, gutxienez %40-%60 egoera lortzea da.
Hautaketa prozesuetan, urteak daramatzagu helburu hori lortzeko lanetan eta aurten beste egitasmo bat jarri dugu martxan.
Hautapen prozesuetan, hautagaien datuak jasotzeko bi bide erabiltzen ditugu: batetik, iragarkia jartzen dugu; eta bestetik, urtean zehar jasotako Curriculum-ekin lan-poltsa bat osatzen dugu.
Urteak daramatzagu datuak genero ikuspegitik jasotzen eta baliagarriak izan ditugu egoera aztertzeko: 2016. urtean, jaso genituen Curriculum-etatik %22 emakumezko gidarienak ziren; 2017. urtean, %16 eta pasa berri dugun urtean, 2018an, %12.
Paradoxa horren aurrean jarrera aktiboagoa hartu dugu eta eskualdeko autoeskolekin jarri gara harremanetan. Gure asmoa emakumezko gidariei gure berri ematea da eta, aldi berean, guk beraien ezagutza izatea. Horrela bada, elkarlanean, Kolaborazio Hitzarmen bat ari gara lantzen.