Kaixo!
Urriaren 31n egindako bileraren akta doakizue.
Edozein ekarpen ongi etorria izango da.
Ondo izan!
Kaixo!
Adjuntamos el acta de la reunión celebrada el 31 de octubre.
Cualquier aportación será bienvenida.
Ondo izan!
Akta bilera urriak 31 – Acta reunión 31 de octubre
Kaixo,
Prentsaurrekoari dagokionez, 11:30ak eta 12:00ak bitartean izango da. Karmele Jaiorekin toki egokiena zein iruditzen zaion kontrastatu dugu, eta bere iritziz egokiagoa da aretoan egin beharrean beste gela batean egitea.
Eta bai, batzarraren programa bidaliko dizuegu argiago ikusi ahal izateko.
Ondo izan!
Kaixo,
Eskerrik asko akta bidaltzeagatik!
Ainhitze, bai, Izaskunek ere hitz egingo du hasieran. Martxoaren batzarrean 20 minutuko tartea zegoen hitzegiteko Ede Fundazioak eta Izaskunek (haien artean 20 minutu banatzeko).
Beharbada aktarekin batera jaso ahal dugu Eraberriak prestatutako aurkezpena? Han agertzen ziren asanbladaren gaiak eta pertsonak zerrendatuta eta hurrenkera, eta lagungarria izango litzateke aktari jarraitzeko. Gainera, Arantxak parte hartu zuen skypen bidez eta ez denbora osoan zehar, eta Iñigo berria zen.
Asteburu ona izan.
Ane
Kaixo,
ados, komentario txiki bat. 10:00ak eta 10:20ak bitartean Oronako Ainhitze Etxeberriak egingo duen sarrera oso laburra izango da.
Ulertzen dut hasieran Landaidak egingo duela aurkezpena eta beraz nire denbora 5 minutu inguru izango dela? Bestalde begiratzen hasi gara zein gelatan egin prentsaurrekoa eta zein ordutan zegoen finkatuta?