XVI. Berdintasunerako Gunearen baitan, Artez-en Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako hurrengo plana lantzeko saioa izan genuen azaroaren 18an. 

Lan-talde osoak hartu genuen parte ekimenean, Murgibeko Itxasne Martinezek gidatuta, eta hausnarketarako eta sentsibilizaziorako aukera paregabea bilakatu zen. Artez-en nortasunarekin bat, erakunde barnean zein gure bezeroen artean sustatu eta zabaldu nahi ditugun balioez aritu ginen, besteak beste. 

Emakume eta gizonen arteko berdintasunean eragina duten kontzeptu nagusien gaineko formakuntza jaso genuen lehenik, gaiarekiko sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin. Ondoren, gure jardunean nola kudeatu behar genituen hausnartzen aritu ginen: proiektuetan emakumeari presentzia eta protagonismoa emateaz, datuetan generoa bereizita egon beharraz, hizkuntzaren erabilera ez sexista sustatzeaz, diskriminazio positiboa egitearen onuraz, eta horren harira mahaigaineratu ziren beste hainbat kontu jorratu genituen..

Ikuspuntu ezberdinak partekatu eta hainbat ekarpen egin genituen lan-taldean, giro atsegin eta umoretsuan. Guztion artean emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidea gogoz egiten jarraituko dugu, Artez-ek eragina duen eremu guztietara zabalduz.