Kaixo!
Hementxe duzue aurreko astean egindako bileraren akta, eta baita sareari bidaltzeko gonbidapena, mezua eta izen-emate orria ere.
Mezuan, “Sentsibilizazioa” kategoria gehitu dugu, aurrekoan ez baikenuen aukerarik eman eta jende askok jarri baitzuen.
Ea zer deritzozuen, eta beti bezala, ekarpenak ongietorriak izango dira.
Ondo izan!
Guztiz bat nator Oihanaren iritziarekin.
Nik bileran ere esan nuen, gurera ekarrita, oso zaila egiten zaidala bideo bat grabatzea. Orain arte grabatutakoen artetik zati bat hartu eta bidali agian bai, baina boteprontoan bideo bat grabatzen ez naiz ikusten.
Praktikak errazagoa iruditzen zait eta askok kale egin zuten….
Jarraituko dugu!!
Arrate
Kaixo denoi,
nire ustez kartela eta mezua ondo dago. Egia esan, zalantza dut ia enpresak animatuko garen-diren… baina beno, ea ez dudan asmatzen…
Ez dut ulertzen izen emate orria zertarako den. Kartelean eta mezuan adierazten da bideoa zein helbidetara bidali. Izen ematearena kendu egingo nuke, ala?
Oihana