Urtea Ursula K. le Guin idazlearen Contar es escuchar liburuko esaldi batekin hasi genuen <<Irudimena gizateriak duen tresnarik baliagarriena da… erabiltzen ikasi behar dugu>>, eta aparteko egoera honetan, harremantzen eta BAI SAREAren jarduerarekin jarraitzeko moduak berrasmatzeko aipu inspiratzaile batean bihurtu da.
Batzarraren formatua ere berria izan da. Topaketaren goizerako aurreikusita zeuden edukiak hiru formatutan landu ditugu, formatu bat lortu nahi genuen helburu bakoitzerako: webinar bat, sarearen intranet berria aurkezteko; bideo-grabaketak, lantaldeek egindako lana partekatzeko eta hurrengo konpromisoak aurreratzeko; eta online saio batzuk, gure Ekintza Plan berria sortzen hasteko.
Orain, hurrengo urratsak imajinatzen jarraitzea dagokigu! Zer ekarriko digu etorkizunak?