Aurten ere, usadioarekin jarraituz, BAI SAREA osatzen dugun erakundeok berdintasun praktikak partekatzen aritu gara elkar truke horren bitartez ideia inspiratzaileak ezagutu eta errepikatzeko asmoz. Horietako praktika batzuek osasun larrialdiaren aurrean hartutako erabaki edota martxan jarritako egitasmoak jasotzen dituzte, eta guztiak dira berdintasunean aurrera egiteko pausuak. Abenduaren 10ean ospatu dugun sarearen V. Asanbladan aitortza egin die Truke Taldeak bildutakoen artean egokienak iruditutako 3 praktikei, eta oraingoan Berria Taldea, Ihobe eta Satse izan dira aitorpena jaso dutenak. Ondorengo lerroetan haien zertzelada batzuk topatuko dituzue:
- Berria Taldea: Emakume kazetarien ahalduntzea
Estatu Batuetako berri emaile lanetan bi emakume aritu ziren euren analisi, iritzi, irudiak eta ahotsak agerian jarriz, hain maskulinizatua den gai batean Estatu Batuetatik zuzenean berriak gerturatuz. Atzeko lanetan, grabazioan eta edizioan, emakumeak aritu dira ere. Horretara iristeko sekulako ahalduntze lana egin dute eta ezinbestekoa izan da talde lana.
- IHOBE: Asteko lanegun baten norberaren bizilekutik gertuago dagoen zentro batean lan egiteko aukera
Kontziliazio erantzukideari lotuta, etxetik gertuago lan egitearen aldeko apostua egin dute, 30 kilometro egin behar dituztenei astean behin bizilekutik gertuago dagoen Eusko Jaurlaritzaren egoitza batean lan egiteko aukera emanez. Jasangarria denbora eta ingurumen aldetik.
- SATSE: “Gaur egungo erizaina” murala
2020a Nazioarte mailan Erizain eta emaginen urte gisa aitortu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Gainera, urte berezi honetan argi geratu da euren lanaren garrantzia, eta SATSEn egin duten muralari esker, feminizatuak izan diren zaintzak maskulinizatua izan den espazio publikora eraman dituzte.