Esaldi hori ezaguna egiten bazaizu, segur aski txikitan errepikatu dizutelako da, afalorduan edo familiako topaketaren batean. Isabel Cadenas Cañón soinu-dokumentalista eta idazleak zuzendutako podcast honetan, esaldi horrek sortzen dituen isiltasunez hitz egiten dute, bai guregan, bai gizartean: horien atzean ezkutatzen diren istorioez, eta horiek hausten ditugunean gertatzen denaz. Sei atal ditu, sei isilune hautsi. Gaur, bosgarrena gomendatzen dizugu, Zaballako kartzelara eramango gaituena presoen ahotsa eta isiluneak entzuteko.

Zure ustez, zertaz ez dugu  hitz egiten? Inoiz esan dizute “horri buruz ez da hitz egiten”?

EGIN KLIK IRUDIAN PODCASTA ENTZUTEKO!