Bai, bai, ongi irakurri duzu!

Aurten, Antolakuntza Batzordeko kideok itxaropentsu gaude eta zalantzaz beterik gaude arren, espero dugu BAI SAREA Topaketa aurrez aurre egiteko aukera izatea. Bitartean, eta martxa hartzen joateko, online topaketa bat antolatu dugu maiatzerako.

Hortaz, zure agendan maiatzaren 28an 10:30ak eta 11:30ak bitartean tarte bat godetzea eskatu nahi dizugu.

Izena emateko epea maiatzaren 13a izango da, eta izen-emate orria hemen klik eginda topatuko duzu.

Anima zaitez!

Antolakuntza Batzordea