-‘V’ letrarekin: Murgibeko sarekidea, Eduardo Gonzálezek entrenatutako taldean hiru hitz asmatu zituena eta lehiaketaren amaierara iritsi zena.

¡Verónica Paz!

-‘P’ letrarekin: sarekide gonbidatu txiki baten laguntzarekin, errekor guztiak hautsi zituen Ana Presasek zuzendutako taldeko sarekidea.

¡Patricia Collantes! 

-‘M’ letrarekin: Ixone Collado buru zuen taldean azkartasuna eta jakituria erakutsi zuen sarekidea eta lehiaketaren amaiera ere iritsi zena.

¡Marije Gil! 

Hemen ez dago komodinik, ezta ‘pasapalabra’ aukera ere. Joan den ostiralean, Antolakuntza Batzordeari esker, 2.0 topaketaz gozatu genuen eta bertan jakintzak partekatu eta, gainera, ondo pasa genuen. 

Zer iruditu zitzaizuen topaketa? Errepikatuko dugu? Kontatu zure iritzia iruzkinetan, sarekide. Ez egin ‘pasapalabra’ 😉