Kaixo, sarekide!

Gure profilen beste aldean nor dagoen jakin nahi dugu. Sarea osatzen duten erakundeei aurpegia ikusi nahi diegu. Elkar ezagutu nahi dugu! Horregatik eta onartu genuen Komunikazio Planaren 1.2. ekintza betetzeko, Komunikazio Taldean proposamen hau asmatu dugu.

Konfinamenduan, seguru bideo-dei bat edo beste egin duzuela; beraz, esperientzia horretaz baliatuko gara BAI SAREAn nor den nor jakiteko. Guztiok bideo txiki bat grabatzea gustatuko litzaiguke. Oso erraza da, baina, badaezpada ere, jarraibideak prestatu ditugu, eta gure agurrak grabatu ditugu ere. Begira, begira…

Bideo txiki hauek gure profiletan jartzea da asmoa, elkar hobeto ezagutzeko eta sarea egiten jarraitzeko. Zuen agurrak ikusi eta BAI SAREAko erakundeei buruz gehiago jakin nahi dugu. 3, 2, 1… hasi grabatzen, sarekide!