Kaixo, sarekide!
Urtearen azken lauhilekoan sartu garenez, urteroko konpromisoetako bat zein den gogorarazteko unea iritsi da: BAI SAREA praktika bidaltzea. Dakizuen bezala, sarearen balioetako bat erakundeen artean elkar ikastea da, eta ideia horrekin finkatu zen urtean behin erakunde bakoitzak berdintasun esperientzia bat partekatzearen konpromisoa.
Esperientzia hauek kontatzeko aurreko urtean Truke Taldeak fitxa berri bat diseinatu zuen, informazioa modu labur eta erakargarrian islatzeko, eta fitxa autobetegarriaz gain, azken hau betetzeko urratsak eta galdera inspiratzaileak zehaztu zituen taldeak. Hementxe dituzue bi dokumentuak, eta jakizue eskuragarri dituzuela intraneteko liburutegian ere (Liburutegia – BS Faktoria – Berdintasunerako Kudeaketa – Berdintasunerako Planak – BS Praktiken Fitxa).
Aipatu nahi dizuegu ere aurten aldaketa bat dugula: 2023-2024 Ekintza Plan berria martxan jartzeko talde berriak sortu eta beste batzuk desagertu dira, haien artean Truke Taldea. Hortaz, lantaldeetan parte hartzen duten edota hartu duten eta praktikengatik aitortza jaso duten sarekideekin berezko epaimahai bat sortuko dugu, hiru praktika hauta ditzaten eta azaroaren 28an Gasteizen egingo dugun asanbladan dagozkien erakundeak aitor ditzaten.
Fitxa prest duzuenean, bidali mesedez baisarea@eraberria.com helbidera.
Bukatzeko, kontuan izan 2 epe daudela:
- BAI SARIA aitortza jasotzeko aukera izateko: urriaren 27a baino lehen.
- Konpromisoa betetzeko: urtea amaitu aurretik.
Laster arte!
Eskerrik asko, gogoratzeagatik!
Ea animatzen zareten zuen praktika bidaltzera urriaren 27a baino lehen….horrela kontuan hartuko dugu BAI SARIA aitortza jasotzeko aukera izateko!!!
Animo!!!!