BAI SAREAn askotan errepikatzen dugu martxoaren 8a egunero izan beharko lukeela. Gaur, apirilak 8, baita ere. Izan ere, sarean egiten dugun berdintasunaren aldeko eta berdintasunerako lana etengabea da, egunero gertatzen da. Horregatik, hilero, hilaren 8an, lan horren eta BAI SAREAn dugun konpromisoaren zati bat partekatzen dugu.

Gaur, gainera, istorio txiki batekin dator. Iraganari eta gure erreferentei begira jarriko gaituen istorioa. 1964an, Markina Xemeingo LABORAL Kutxaren 8. bulegoa zabaldu zen eta bertako lehenengo zuzendaria emakume bat izan zen. Neurri horren eragina handia izan zen, are gehiago kontuan hartuta 1978ra arte emakumeek ezin zutela kontu korronterik ireki senarraren baimenik gabe. Beraz, hain txikia ez den detaile horrek baieztatzen du Berdintasunerako aldaketak eraldatzaileak direla beti. Aurrera egiteko balio dutela beti.

LABORAL Kutxak berdintasunean oinarritutako istorio hau eta beste batzuk bildu ditu ikus-entzunezko pieza batean. Zenbait emakumek zeregin garrantzitsua izan zuten erakundearen hastapenetan eta elkarrizketa batzuen bidez, beren lana aitortzeaz gain, erreferenteak sortu eta ikustarazten ditu.

Hau da LABORAL Kutxak iaz aurkeztu zuen praktika eta horrekin BAI SARIA aitorpena lortu zuen. Gogoratzen al duzue?

Ekimen honen xehetasun guztiak ezagutzeko, liburutegian praktika osoa ikusi dezakezue. Hilaren 8an beste istorio, praktika eta erronka bat ekarriko dugu, baina bitartean, egunero martxoaren 8a izan beharko lukeelako, hemen dituzue 2023ko BAI SAREA praktika guztiak. Egin klik hemen.

Laster arte, sarekide!