Udari amaiera ematen ari garen honetan, zeinen ezberdina izan den datorkigu burura.

Ezjakintasunaren aurrean sormena izan dugu antidoto preziatuena, eta BAI SAREAn ere edabe bat prestatu nahi izan dugu podcast moduan, uda honi zaporea goxatzeko eta bide batez, gure inguru(ko)ak ezagutzeko.

Kazetaria eta EHUko ikasketa feministen programan doktoregaia den Maider Galardi F. Agirrek prestatutako hitzak partekatzen dizkizuegu gaurkoan, Euskal Herriko zenbait emakume erreferenteen bitartez ibilbide bat egiten dutenak. Ibilbideak 3 geldialdi ditu, eta guztien lotura sorginak eta emakume sortzaileak dira.

Zein izango da zure lehen geldialdia?

0