BAI SAREAk gure inguruko enpresen eta erakundeen esperientziak, ideiak eta ekimen berritzaileak ezagutzeko eta konpartitzeko aukera ematen digu, modu hurbil eta erraz batean. Guretzako inspirazio iturri bat ere bada, berdintasuna sustatuko dituzten ekimenak eta proiektuak martxan ipintzera animatzen gaituena.
Modu kolektiboan eta elkarlanean, eraldaketa sustatu dezakegula uste dugu, jendarte berdinzaleago baten alde, pertsonak eta zaintza erdigunean jarriko dituzten ereduak bultzatuz.

ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA KOOP. E.

Berdintasunaren bidean aurrera egiteko kemena ematen digu eta prozesu honetan ikasteko aukera ere bai. Beste enpresen ibilbideak eta esperientziak partekatzea aberasgarria zaigu.

ORONA S.COOP.

BAI SAREAk berdintasunaren aldeko erakundeei indartsuago egiten gaitu. Bakoitzaren ezaugarriak errespetatuz, bide berean goazenaren ziurtasuna eta babesa ematen digu, guztion artean diseinatutako plan eta jarduera konkretu eta zehatzekin.

IZAN FUNDAZIOA

Gure proiektuak Emakunderen bultzada, partaidetza eta laguntza ekonomikoa du.